ABIAN DA PILOTASORO II PROIEKTUA
Euroeskualdeak “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu-deialdiaren bidez finantzatutako proiektu honen helburua Euskal Pilota, kultura eta euskara bultzatzea da, baita herrien arteko auzo-topaketa ere.
Labrit Ondarea, EHPK (Euskal Herriko Pilota Konfederazioa) eta Ikas Pilota dira erakunde antolatzaileak, Atarrabia (Nafarroa), Asteasu (Gipuzkoa) eta Itsasuko (Lapurdi) udalen laguntzarekin batera.
Hiru jardunaldiren bidez, herri horietan hainbat pilota eta pala partida izango dira, gizonezkoen eta emakumezkoen parte-hartzearekin. Era berean, kultur jarduerak egingo dira programan.
Asteasuk larunbatean, maiatzak 2, egingo du lehen topaketa. Gipuzkoako herrian, herriko frontoiko kirol ekitaldiez gain, Julio Soto bertsolaria eta Hutsun Txalapartariak taldea ere izango dira.
Jardueren ordutegia 10:00etatik 14:30era izango da. Pilotasoro maiatzaren 16an iritsiko da Itsasura eta 23an Atarrabiara.
Argazkian, Martin Ibarra (EHPK), Mikel Oteiza (Atarrabiako alkatea), Larraitz Alkorta (Asteasuko alkatea), Olatz Idoate (Ikas Pilota), Mikel Hiribarren (Itsasuko alkatea), Marie
Heguy-Urain (Euroeskualdea) eta Amaia Soria (Labrit Ondarea).


Asteasuko topaketaren bideo laburpena
- 9.45 Pilota eskolak
- 10.15 Bertsolari eta musikariak (Julio Soto eta Hutsun txalapartariak)
- 10.30 Palaz neskak : Atarrrabia (Jahre Kanpos – Izaro Gerra) / Itsasu (Nahia Agorrody – Hegoa Aguergaray)
- 11.05 Esku huska: Asteasu (Perez – Eraso) / Atarrabia (Bidaurreta _ Torrecillas )
- 11.40 Palaz neskak : Asteasu (Arhane Garmendia – Izane Mendiburu) / Itsasu (Nahia Agorrody – Hegoa Aguergaray)
- 12.15 Esku huska: Itsasu (Mikel Esclamadon – Tamahere Urruty) / Atarrabia (Bidaurreta _ Torrecillas)
- 12.50 Palaz neskak : Asteasu (Arhane Garmendia – Izane Mendiburu) / Atarrabia (Jahre Kanpos – Izaro Gerra)
- 13.25 Esku huska: Asteasu (Perez – Eraso) / Itsasu (Mikel Esclamadon – Tamahere Urruty)
- 13.55 Bertsolari eta musikariak (Julio Soto eta Hutsun txalapartariak)
- 14.10 Luntx
Kronika: Emaitzak eta argazkiak
Usarrabi frontoian Atarrabia, Itsasu eta Asteasuko pilotarien arteko topaketak egin dira goizean. Txalaparta eta bertsolariak ere izan dira tartean.
Pilotasoro ekimena egin dute gaur Asteasun. Euskal Pilotako Euskadiko Federazioak eta Ikas Pilota ekimenak antolatuta, Asteasuko Udalarekin batera, Atarrabia eta Itsasukoak babestu dute ekimena. Hain zuzen, hiru herrien arteko topaketa egin dute gaur Usarrabi frontoian.
Goizen pilota eskolarekin hasi eta ondoren partidak jokatu dituzte, palaz eta eskuz, bai mutilek zein neskek. Partida guztiak 25 minutura jokatu dira, eta amaieran, Atarrabiako taldeak eskuratu ditu puntu gehien, 87; atzetik sailkatu dira Asteasu 76rekin, eta Itsasu 67rekin. Hurrengo asteburuetan Atarrabian eta Itsasun egingo dituzte topaketaren hurrengo jardunaldiak.
Partida eta partida artean Julio Soto bertsolaria aritu da pilotariak animatzen, eta Hutsun txalaparta taldeak saioa eskaini du eguerdian kiroldegi atarian.
Emaitzak
| Partidua | Atarrabia | Itsasu | Asteasu |
| 10.30 Palaz neskak : Atarrabia / Itsasu | 27 | 18 | 0 |
| 11.05 Esku huska: Asteasu / Atarrabia | 20 | 0 | 11 |
| 11.40 Palaz neskak : Asteasu / Itsasu | 0 | 24 | 22 |
| 12.15 Esku huska: Itsasu / Atarrabia | 21 | 12 | 0 |
| 12.50 Palaz neskak : Asteasu / Atarrabia | 19 | 0 | 26 |
| 13.25 Esku huska: Asteasu / Itsasu | 0 | 13 | 17 |
| Markagailu orokorra | 87 | 67 | 76 |

- 9.45 Pilota eskolak
- 10.15 Bertsolari, musikariak eta Eskutik-en erakusketa (Mizel Mateo bertsolaria, Xibalet txaranga)
- 10.30 Palaz neskak : Atarrrabia (Jahre Kanpos – Izaro Gerra) / Itsasu (Laetitia Erguy-Laura Saldumbide)
- 11.05 Esku huska: Asteasu () / Atarrabia (Bidaurreta _ Olaz )
- 11.40 Palaz neskak : Asteasu (Arhane Garmendia – Izane Mendiburu) / Itsasu (Laetitia Erguy-Laura Saldumbide)
- 12.15 Esku huska: Itsasu (Antton Moustirats – Mikel Esclamadon) / Atarrabia (Bidaurreta _ Olaz)
- 12.50 Palaz neskak : Asteasu (Arhane Garmendia – Izane Mendiburu) / Atarrabia (Jahre Kanpos – Izaro Gerra)
- 13.25 Esku huska: Asteasu () / Itsasu (Antton Moustirats – Mikel Esclamadon)
- 13.55 Bertsolari, musikariak eta Eskutik-en erakusketa (Mizel Mateo bertsolaria, Xibalet txaranga))
- 14.10 Luntx
Emaitzak
| Partidua | Atarrabia | Itsasu | Asteasu |
| 10.30 Palaz neskak : Atarrabia / Itsasu | 27 | 21 | 0 |
| 11.05 Esku huska: Asteasu / Atarrabia | 22 | 0 | 0 |
| 11.40 Palaz neskak : Asteasu / Itsasu | 0 | 21 | 28 |
| 12.15 Esku huska: Itsasu / Atarrabia | 22 | 12 | 0 |
| 12.50 Palaz neskak : Asteasu / Atarrabia | 21 | 0 | 29 |
| 13.25 Esku huska: Asteasu / Itsasu | 0 | 22 | 0 |
| Markagailu orokorra | 92 | 76 | 57 |
- 9.45 Pilota eskolak
- 10.15 Bertsolari, musikariak eta Zulaikaeen erakusketa (Alazne Untsalo bertsolaria, Hutsun txalaparta)
- 10.30 Palaz neskak : Atarrrabia (Jimenez -Jahre Kanpos) / Itsasu (Laetitia Erguy-Laura Saldumbide)
- 11.05 Esku huska: Asteasu (Landa – Maia) / Atarrabia (Bidaurreta _ Olaz )
- 11.40 Palaz neskak : Asteasu (Gaintzarain – San Martin) / Itsasu (Laetitia Erguy-Laura Saldumbide)
- 12.15 Esku huska: Itsasu (Antton Moustirats – Mikel Esclamadon) / Atarrabia (Bidaurreta _ Olaz)
- 12.50 Palaz neskak : Asteasu (Gaintzarain – San Martin / Atarrabia (Jimenez -Jahre Kanpos)
- 13.25 Esku huska: Asteasu (Landa – Maia) / Itsasu (Antton Moustirats – Mikel Esclamadon)
- 13.55 Bertsolari, musikariak eta Zulaikaeen erakusketa (Alazne Untsalo bertsolaria, Hutsun txalaparta)
- 14.10 Luntx
Emaitzak
| Partidua | Atarrabia | Itsasu | Asteasu |
| 10.30 Palaz neskak : Atarrabia / Itsasu | 11 | 38 | 0 |
| 11.05 Esku huska: Asteasu / Atarrabia | 16 | 0 | 15 |
| 11.40 Palaz neskak : Asteasu / Itsasu | 0 | 28 | 24 |
| 12.15 Esku huska: Itsasu / Atarrabia | 22 | 11 | 0 |
| 12.50 Palaz neskak : Asteasu / Atarrabia | 28 | 0 | 25 |
| 13.25 Esku huska: Asteasu / Itsasu | 0 | 10 | 22 |
| Markagailu orokorra | 77 | 87 | 86 |
